Proiektua
HARVI
HARVIk entzumen-diskriminazioa eta inguru zaratatsuetan entzumena lantzeko aukera ematen digu, hainbat ingurunetan murgiltzeko eta horietako bakoitzaren soinu espezifikoekin elkar eragiteko

Gortasunak dituen inplikazioak oztopo handiena dira gorrak gizarteratzeko. Hala, "inguruko hondoko zaratek" etengabe zailtzen dute entzumenaren bitartez jaso nahi den mezua. Horregatik, gorrek, nahiz eta audiofonoak edo inplanteak erabili, zailtasun handiagoa dute ingurune zaratatsuetan aditzeko.

Haur, gazte eta heldu gorrentzako sortuta, entzumen errehabilitazio-teknika berritzaile honek ingurune zaratatsuetan entzute aktiboa hobetzea du helburu, errealitate birtuala erabiliz.

Lortzen ditugun onurek pertsona gorren garapen integrala bultzatzen dute, eguneroko bizitzako zarata-egoeretan ahozko ulermenaren kalitatea areagotzeko, entzumena, hizkuntza, hezkuntza, lana eta gizarte eta emozioen garapen egokia sortzeko eta ingurunearekin lotura handiagoa bereganatzeko.

HARVI
Entzumenaren erreabilitazio berritzaile honen bidez pertsona gorren hobekuntza integrala eta globala sustatzen da.
Nor gara
Itziar Los arcos Senosiain
Itziar Los arcos Senosiain

Logopeda zk.: 480610 Kantabriako Unibertsitatea.
EGA titulua

Rebeca Ballesta Echarte
Rebeca Ballesta Echarte

Psikopedagogian lizentziatua. Nafarroako Unibertsitatea
Haur Hezkuntzako Irakaslea. Cardenal Cisneros Unibertsitate Eskola
Arreta Goiztiarreko Masterra. ITEAP
Adimen emozionalean aditua. Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea Psikologia Positiboko irakaslea.
La Salle-IEPP Unibertsitate Ikasketen Goi Mailako Ikastegia

Cristina Arroyo Fernandez
Cristina Arroyo Fernandez

Logopeda zk.: 09/489 Valladolideko Unibertsitatea.
Terapia Miofuntzionaleko Masterra. Hizkuntzaren Patologia Eskola.
Arreta Goiztiarreko Masterra. ITEAP.

Ana Rodriguez Bausela
Ana Rodriguez Bausela

Logopeda zk: 09/560 Valladolideko Unibertsitatea.
Kalte Neurologikoko Errehabilitazio Logopedikoko Masterra.
ISEP Arreta goiztiarreko graduondokoa. ISEP

Eunate

1999. urtean, haur gorren familia talde batek Eunate Nafarroako Gorren Familien Elkartea sustatzea erabaki genuen, entzumen urritasuna duten haurren gurasoen eta gor postlokutiboen eskaerei erantzuna eman behar zitzaiela ikusita.

Hogei urte baino gehiagoko ibilbidean, Eunate Elkartea erreferentziazko erakundea bihurtu da gure komunitatean, entzumen-urritasuna duten pertsonei eta haien familiei arreta emanez, pertsona gorren garapen integrala bultzatuz, familiei beren eskubideak eta betebeharrak onartzen lagunduz, eta aldi berean, haien interesen defentsan aktiboki parte hartuz.

Etengabe, hobekuntza bilatzen dugu, eta berrikuntza teknologikoari esker, ikusten ditugun behar berriei erantzuteko nahian, kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ahalegintzen gara.

Hogei urte baino gehiagoko ibilbidean, Eunate Elkartea erreferentziazko erakundea bihurtu da gure komunitatean, entzumen-urritasuna duten pertsonei eta haien familiei arreta emanez.