Gortasunak dituen inplikazioak oztopo handiena dira gorrak gizarteratzeko. Hala, "inguruko hondoko zaratek" etengabe zailtzen dute entzumenaren bitartez jaso nahi den mezua. Horregatik, gorrek, nahiz eta audiofonoak edo inplanteak erabili, zailtasun handiagoa dute ingurune zaratatsuetan aditzeko.
Haur, gazte eta heldu gorrentzako sortuta, entzumen errehabilitazio-teknika berritzaile honek ingurune zaratatsuetan entzute aktiboa hobetzea du helburu, errealitate birtuala erabiliz.
Lortzen ditugun onurek pertsona gorren garapen integrala bultzatzen dute, eguneroko bizitzako zarata-egoeretan ahozko ulermenaren kalitatea areagotzeko, entzumena, hizkuntza, hezkuntza, lana eta gizarte eta emozioen garapen egokia sortzeko eta ingurunearekin lotura handiagoa bereganatzeko.
Lehen Hezkuntzako Graduatua Entzumena eta Mintzaira aipamenarekin, Donostiako Deusto Unibertsitatean..
EGA tituluduna.
Zeinu Hizkuntza Espainiarra B1 mailarekin, Euskal Gorrak Elkartean.
Psikopedagogian lizentziatua. Nafarroako Unibertsitatea
Haur Hezkuntzako Irakaslea. Cardenal Cisneros Unibertsitate Eskola
Arreta Goiztiarreko Masterra. ITEAP
Adimen emozionalean aditua. Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea Psikologia Positiboko irakaslea.
La Salle-IEPP Unibertsitate Ikasketen Goi Mailako Ikastegia
Logopeda zk.: 09/489 Valladolideko Unibertsitatea.
Terapia Miofuntzionaleko Masterra. Hizkuntzaren Patologia Eskola.
Arreta Goiztiarreko Masterra. ITEAP.
Logopeda zk: 09/808
Salamancako Pontifizie Unibertsitatea.
Lehen Hezkuntzako Irakaslea, entzumena eta hizkuntza aipamenarekin.
Salamancako Pontifizie Unibertsitatea.
1999. urtean, haur gorren familia talde batek Eunate Nafarroako Gorren Familien Elkartea sustatzea erabaki genuen, entzumen urritasuna duten haurren gurasoen eta gor postlokutiboen eskaerei erantzuna eman behar zitzaiela ikusita.
Hogei urte baino gehiagoko ibilbidean, Eunate Elkartea erreferentziazko erakundea bihurtu da gure komunitatean, entzumen-urritasuna duten pertsonei eta haien familiei arreta emanez, pertsona gorren garapen integrala bultzatuz, familiei beren eskubideak eta betebeharrak onartzen lagunduz, eta aldi berean, haien interesen defentsan aktiboki parte hartuz.
Etengabe, hobekuntza bilatzen dugu, eta berrikuntza teknologikoari esker, ikusten ditugun behar berriei erantzuteko nahian, kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ahalegintzen gara.